Idoia Torregarai Martija
Idoia Torregarai Martija naiz (Usurbil, Gipuzkoa. 1974), formazioz kazetaria eta gidoilaria, praktikaz komunikazio-arduraduna eta bihotzez umore-zalea.
Nire helburua profesional, pertsona edo erakundeei umorearen bidez bizitza kalitatea hobetu eta beraien lana hobetzeko estrategiak eskaintzea da.
Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea.
Ordutik hona umore sorkuntzan, formazioan eta ikerkuntzan nabil, eta orain, nire egunerokotasunean praktikan jartzen dudana zurekin partitu nahi dut.

Umore Zerbitzuak

Umoreari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Zure bizitza eta lana hobetzeko umorea erabiltzen ikasi nahi duzu?
Umorezko ikuskizun bat antolatu nahi duzu?

Umoreak zure helburu pertsonalak eta profesionalak lortzen lagun zaitzake.

  • Gu izaki sozialak gara, hau da, beste pertsonekiko harremana behar beharrezkoa dugu gure garapen osoa lortzeko.
  • Pertsona arteko konpetentziek gero eta garrantzi handiagoa dute gure gizartean: komunikazioak, elkarlanak, sormenak, etengabe ikasteak...
  • Era berean, inoiz baino estresatuago/haserretuago bizi gara (kezkak, bizitzaren erritmo bizia, komunikabideetako albiste txarrak,...).
  • Horrek guztiak gure harremanetan eta lanean eragina du. Negatiboki, noski.
  • Aldatu nahiko al zenuke egoera hau? Nola?

Gure bizitzeko eta lan egiteko ikuspuntua aldatuz.

  • Horretarako umorea erabiltzea proposatzen dizut.
  • Barre egiteak fisikoki onurak ekartzen dizkio gure gorputzari: sistema inmunologikoa indartu, bihotzekoak prebenitu, arnas-aparatua hobetu, giharrak erlaxatu eta estresa gutxiagotzen ditu, besteak beste.
  • Baina horretaz gain, umoreak harremanak errazten ditu, sortzaileagoak bihurtzen gaitu, gure buruan konfidantza areagotzen du, proaktiboagoak bilakatzen gaitu, eta orohar, pertsona eta profesional zoriontsuagoak egiten gaitu.

Horregatik, umorea lanean eta bizitzan erabiltzera gonbidatzen zaitut.

  • Nire asmoa profesionalei/pertsona/erakunde umorearen bidez bizitza kalitatea hobetu eta beraien lana hobetzeko estrategiak ematea da.

Eskaintzen ditudan zerbitzuei buruzko informazioa jaso nahi al duzu?
Harpidetu nire buletinera!

Itxi menua